XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa
Testuingurua
5.3. Erronkariera 5.3.0. Normalean, eta baita Mitxelenak ere bere euskalkien sailkapenean, azentuaren arauera (ik.Suntsitua den euskalki bat denez, eta euskal multzoaren arauera oso desbideratua, erronkarieraren ikerketak balio eta interes zientifikoak ditu soilki; ezen, bere lekuguneaz batera berritzaile eta arkaikoa izanik, gainerako euskalkien alderdi bitxi batzu azal baititzake; aspaldiko euskal azentuaren arazoa ere hobeki paratuz agian, eta zubereraren arazo batzu argituz.
Antzinakoa eta orain dela gutxikoa kontrastatuz, baita euskalki desberdinetan dagoen orokorra ere, azentuaren mailako ortoepiaren arazoa hobeki argi daiteke.
Nolanahi ere, eta gaian barrena abiatzekotan, garbi dirudi erronkariera, azentuaren alderditik, hurbilago dagoela Hegonafarrera garaitik, zubereratik baino. (N.5.31).
Halarik ere, labur xamar mintzatuko gara; bai erronkarierazko azentuari buruz dauden dokumendu fidagarrien urritasunarengatik (Mitxelena eta K. Izaguirre, funtsean, Bonapartez kanpo; nahiz kontutan hartuko Estornes Lasa eta Koldo Artola-ren ekarpenak); eta bai erabilia ez den euskalki baten interes pragmatiko mugatuarengatik.
5.3.1.
Mitxelenak berak argi-eta-garbi idatzia duenez, mugagabearen izana beste euskalkietan baino biziago atxeki da han (Zuberoan bezala).
Hots, mugagabe soil hori, markatua ez izatekotan, paroxitono agertzen da. Adibidez:
Eskuineko koda zein nahi den, beraz.
Azentua azkarra da, oso (jadanik esana dugunez); eta, goranzko diptongoak gerta daitezkeenez, paroxitonia nagusi.
Ikus ditzagun aldakuntza fonologiko batzu.